Bertan behera gelditu dira Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Denboraleak Herrialde Katalanetan eragindako larrialdi egoera dela eta, bertan behera gelditu dira Euskal Selekzioak eta Kataluniakoak Zumaian eta Lleidan jokatzekoak ziren partidak.

Larunbat arratsaldean, infantil, kadete eta jubenil mailako nesken selekzioek jokatu behar zuten Lubakin, baina Herrialde Katalanetan bizi duten egoera larria dela eta, bertan behera uztea erabaki dute. Lleidan jokatzekoak ziren mutilen partidak ere ez dira jokatuko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide