Abenduaren 19an izango da Pulporen urteroko ohiko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2024ko abe. 9a, 15:07

Lubaki kiroldegiko harmailak eskubaloi partidako atarian.

Oxford aretoan izango da, 18:30ean bigarren deialdian.

Pulpo eskubaloi klubaren urteroko ohiko batzarra abenduaren 19an, osteguna, izango da, Oxford aretoan, 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarren deialdian. Urtero lez, bazkide guztiak daude bilerara deituta hurrengo gai zerrendarekin:

  • 2023/24 denboraldiaren kirol memoria eta 50.urteurrenaren balorazioa
  • 2023/24 denboraldiaren likidazio ekonomikoaren onarpena, badagokio
  • 2024/25 kirol helburuen aurkezpena
  • 2024/25 denboraldiaren aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena, badagokio
  • 2025/26 jokalari kuoten modifikazioa
  • 2025/26 entrenatzaileei konpentsazio sistema aldaketa
  • Bazkide izatearen abantailen galdeketa
  • Galdera-erreguak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide