Hamabiko ordezkaritza CESAn

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2025ko urt. 2a, 08:25

Pulpoko 11 jokalari eta entrenatzaile bat izango dira Euskadirekin CESA Espainiako Txapelketan.

Urte berriarekin batera, Espainiako CESA Eskubaloi Txapelketa jokatuko da, autonomia elkarteetako selekzioen artean. Ehundaka jokalari bilduko dira bihartik aurrera Blanesen eta inguruko herrietan (Herrialde Katalanak), infantil, kadete eta jubenil mailako txapelketak jokatzeko. Eta haien guztien artean, Pulpoko 11 jokalari eta entrenatzaile bat ariko dira Euskadirekin. Gainera, nesketan zein mutiletan, selekzio guztietan izango da Pulpoko jokalariren bat.

Hauek dira CESAn parte hartuko duten Pulpoko jokalariak eta entrenatzailea:

  • Infantil mutilak: Iker Corcuera Mayoral, Jakes Gorritiberea Mugica eta Lander Larrañaga Eizagirre.
  • Infantil neskak: Malen Ayesa Olazabal.
  • Kadete mutilak: Manex Narbaiza Aizpurua eta Andres Muñoz Pinto.
  • Kadete neskak: Kira Lopez Galarraga eta Axun Gomez Alberdi.
  • Jubenil neskak: Lide Arrizabalaga Albizu.
  • Jubenil mutilak: Ander Moriana Sendino, Ander Zearreta Arrieta eta Eneko Tena Alfonso (entrenatzaile laguntzaile gisa).

Urtarrilaren 3an hasiko da txapelketa, eta bost egun geroago bukatuko da. Partidak herri hauetan jokatuko dira: Blanes, Malgrat del Mar, Lloret del Mar eta Calella. Partidak zuzenean Internet bidez ikusteko aukera ere izango da, lotura honetan: https://www.youtube.com/@RFEBM/streams

Denei zorterik onena opa diegu, eta izan dezatela bizipen zoragarri bat. Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide