Ofizaltasunaren aldarriari beste urrats bat emanez, gure Euskal Selekzioak lagunarteko partida izan zuen Txileko selekzioaren aurka, Pasai Donibanen, pasa den igandean. Txileko taldea laster hasiko den mundiala preparatzen dabil eta horren bueltan antolatu zuteen partida. Agian, egunen batean, lagunartekoez ez ezik, txapelketa ofizialen batean ere egin izango dute topo bi selekzioek.
Euskal Selekzioaren deialdian lau zumaiar aritu ziren: Labarra Nikol Pulpo taldeko Mikel Martinez Yeregi hegala, Unax Santamaria Garate atezaina eta Eneko Tena Alfonso bigarren hautatzaile gisa; Bidasoa taldeko Asier Iribar Carceller zentral eran ere aritu zen, eta horiekin batera ere, Jon Mikel Elexpe Labarra Nikoleko usurbildarra.
Partida bizia bezain ederra joan zen, eta 30-31 bukatu zen Txileko taldearen alde. Partida galduta ere, jokalari onenaren saria Unax Santamaria Santa-k jaso zuen, zumairrentzat partida borobilduaz.
Zorionak denei, aupa Pulpo eta gora Euskal Selekzioa!