Nazional mailako eskubaloi entrenatzaile ikastaroa Zumaian izango da

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Hiru atal izango ditu ikastaroak. Izen ematea ireki berri da, eta martxora arte izango da zabalik aukera.

2025 urteko apirilean hasi eta uztaila bitartean Goi Mailako Entrenatzaile ikastaroa (orain arteko nazional mailako ikastaroa) egingo dugu Zumaian.

Ikastaroa hiru atal desberdinetan garatuko da:

1. atala: irakaskuntza presentziala online sinkronikoa hamabi astetan zehar, 2025eko apirilean hasi eta ekaina bitartean. Formakuntzarako plataformaren bitartez egingo da.

2. atala: irakaskuntza presentzial fisikoa: 2025eko uztailean hiru astetan zehar. Zumaian egingo da. Teoria Zumaiena Ikastetxean eta alde praktikoa Lubaki kiroldegian.

3. atala: ikaslearen lan autonomoa, azken proiektua eta prestakuntza praktikoaren fasea 2025eko irailetik 2026ko maiatzera bitartean egiteko.

Aukera paregabea bertako eta gertuko interesatuentzat eta berri ona ere noski herriarentzat.

Aupa Pulpo!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide