Ilusioz beteriko asteburua izango da Pulpoko Amama Taberna eta Galdona Burdindegia taldeko infantilentzat.
Amama Tabernako infantil neskek, Gipuzkoako finala jokatuko dute Andoaingo Leizaran taldearen aurka, igandean 11:30ean Astigarragan. Ez zaie babesik faltako, Zumaiatik bi autobus joango dira eta. Saria bikoitza izango da, Euskadiko txapelketa eta Espainiako sektorea bistan baitituzte.
Galdona Burdindegiko mutilek berriz, bidea apur bat luzeagoa izango dute: larunbatean 10:00etan Mutrikun, Donostiako Saiekoren kontra finalerdia jokatuko dute, eta igandean, Elgoibarko Olaizagan, finala 13:00etan, edo hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida, 11:30ean. Hauek ere zumaiarren babesa izango dute eta Euskadiko txapelketa eta Espainiako sektorea dituzte jomugan.
Ametsetan jarraitu nahi dute, esna baina ametsetan.
Aupa Pulpo!