Igoera nahi dute!

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2025ko api. 10a, 07:39

Bayona Pulpo taldeko jokalariak.

Bayona Autoak Pulpo taldeak, igoera play offa izango du Zumaian bertan.

Lurraldeko Bigarren Maila lehiatzen ari den Bayona Autoak taldeak ezin izan du lehen mailara lehenengoan igo. Horretarako, multzoko sailkapeneko lehen postuan bukatu behar zuen, lider den Lezoko Munttarperi lau goleko aldearekin irabazita –hiru goleko aldearekin irabazi zuten Lezokoek Lubakin, 22 eta 25–. Partida irabazi zuten zumaiarrek etxetik kanpo, baina aldeko gol bakarrarengatik (27-28). 24 puntutara berdinduta amaitu dute liga bi taldeek, baina Munttarpek lortu du zuzenean mailaz igotzea. Pulpoko taldeak datorren asteburuan mailaz igotzeko beste aukera bat izango du. Elgoibar, Hernani eta Saieko izango ditu aurkari Zumaian jokatuko den lauko kanporaketan: larunbatean finalerdiak jokatuko dituzte, igandean finala, eta irabazlea mailaz igoko da.

Larunbatean Donostiko Saieko taldearen aurka izango du finalerdia, etxean, Lubakin, 18:00etan, eta irabaziko balu, igandean, 12:00etan, finala Elogibarko Sanlo eta Hernaniko taldeen arteko garailearen aurka.

Bi partida geratzen zaizkiko taldeari eta biak irabazi beharra. Zaletuen babesa ez zaie faltako. Aupa Pulpo! Aupa Pulpi!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide