Asteburu oparoa izan da, eta datorrena...

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2025ko api. 11a, 10:15

Denboraldia olatu positiboan bukatzen ari dira Pulpoko taldeak.

Eskerrik asko denboraldi honetan Pulpo Eskubaloi Klubeko partaide garen guztioi: jokalari, entrenatzaile, ordezkari, klubeko zuzendaritzari, Lubakiko partiduetan eta torneotan lagundu duten boluntario guztiei, eta baita jokalarien familia, gertuko eta lagunei, euren jendea kiroltasunez animatu eta babesteagatik!

Zorionak denoi hain denboraldi polita egiteagatik, txikienetik hasi eta seniorretarino! Jarraitu dezagun Pulpo eta eskubaloiaz goxatzen!

Lana eta ahalegina handiak izan dira, eta asko ikasteaz gain asko dugu ospatzeko!

Amama Taberna taldeko Infantil neskek,Gipuzkoako txapeldunorde izatea lortu zuten lehengo asteburuan.

Galdona Burdindegia taldeko infantil mutilak berriz, Gipuzkoako txapeldun kopa irabazita itzuli ziren igandean Zumaira. Azken hauek, larunbat eta igandean, Euskadiko txapelketaren finala jokatuko dute Gasteizen, Bizkaiko eta Arabako txapeldunen aurka, bi partidu jokatuz. Gainera, Bayon Autoak takdeak igoera-playoffean parte hartuko du asteburu honetan, Lubakin bertan jokatuko diren partidetan.

Hiru jubenil taldek ere, bere kopak irabazi dituzte: Inmo Azkuek, Uragandekok eta Garaje Axirik. Ederra izaten ari da hauen lana ere.

Infantil mutilak ere Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunorde suertatu dira: BQD Bidaiak taldea eta Txikixa Taberna. Zer esango dugu bada, harrobia sendo dator.

Eta hortik haratago, ume eta gazteen irribarreak mugitzen gaitu. Beraien esfortzu eta ahaleginak, talde izaera, baloreak… hortan bai txapeldun direla gure gazteak. Zein baino zein, Pulpo familiaren parte sentitzen gara eta hori kanpotik datozen denak islatzen digute.

Zorte on denei eta! Segi gozatzen eta aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide