Sendo dator Pulpoko harrobia alebinetatik ere. Pasa berri den asteburun bukatu dira alebinen txapelketak eta uzta oparoa izan dute Pulpoko taldeek.
Nesketan Pulpo D taldeak irabazi du Gipuzkoako liga. Asteburuan jokatu zuten derbia irabazita lortu dute txapela. Bikain bukatu dute liga ere Pulpo A eta Pulpo B taldeko neskek. Duten maila ona erakutsi dute eta Pulpok neskekin etorkizun oparoa duela garbi erakutsita.
Mutiletan ere emaitza oso ona izan du Pulpok. Izan ere, Pulpo EK taldea ligako txapeldunorde geratu da denboraldi borobila jokatu eta gero. Hemen ere etorkizuna badagoela ikusi da eta poz-pozik bukatu dute liga ere.
Harrobia sendo dator! Aupa Pulpo!