Pulpoko lau taldek jokatu dituzte infantil mailako finalak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Trapaia Taberna, Txikixa Taberna, BQD Bidaiak eta Zalla Taberna Pulpo taldeak, kopen bila.

Igandea, ekainak 1, egun handia izango da Pulpoko lehen urteko infantilen lau talderentzat:

  • BQD BIDAIAK PULPO, Hernani Leoka taldearen kontra jokatuko du kopako finala, Bidebietako kiroldegian 10etan
  • ZALLA TABERNA PULPO, Bera Bera taldearen kontra jokatuko du kopako finala, Bidebietako kiroldegian 12etan
  • TXIKIXA TABERNA PULPO, Leizaran taldearen kontra jokatuko du kopako finala, Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian 10etan
  • TRAPAIA TABERNA PULPO, Ereintza taldearen kontra jokatuko du kopako finala, Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian 11:45etan

Urte osoko lan borobilaren azken pausoa eman nahi dute, eta bere onena eman finaletan, eta noski, posible balitz, koparekin bueltatu. Irabazi ala galdu, ez da makala lau taldeen ibilbidea eta beraz gure zorionik beroenak doazela aurretik emaitza dena delarik ere.

Aupa Pulpo! Harrobia sendo dator!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide