Asteburuan izango da Euskadiko hondartzako eskubaloi txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Hondartza eskubaloi txapelketako iazko argazkia. (Ruben Martin)

Santiago hondartzan jokatuko dute txapelketa eta Hego Euskal Herriko 40 talde inguru lehiatuko dira.

Datorren asteburuan, larunbatean, hilaren 28an, eta igandean, hilaren 29an, Santiago hondartzan egingo da Euskadiko Hondartzako Eskubaloi txapelketa, kadete, jubenil eta senior mailatan. Euskal Herriko 40 talde inguruk hartuko dute parte. Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko taldeak izango dira lehian, hain zuzen ere.

Pulpoko hainbat taldek ere parte hartuko dute kadete eta jubenil mailan. Paraleloki, kimuen partidak ere izango dira, laugarren kantxa batean, beraiek ere ikasi eta gozatu dezaten hondartzako eskubaloiaz.

Animatu eta hurbildu eskubaloiaz gozatzera!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide