Eskubaloiaren emozioa bueltan da! Uda betean gaudela, 2025-2026 denboraldi ahaztezina prestatzen ari gara dagoeneko. Pulpo Eskubaloi Taldeko Zuzendaritza Batzordetik, ilusio handiz iragartzen dizuegu datorren denboraldiko Labarra-Nikol taldearen partida guztietarako abonuen salmenta kanpainaren hasiera.
Denboraldi hau emozioz beteta dator, zortzi derbi izango baititugu, guztiak ere bete-beteak eta giro elektrikoarekin. Gainera, aurreikusten dugu partida batzuek "sold out" kartela zintzilikatuko dutela, bereziki Zarautz, Eibar eta Usurbil bezalako aurkarien aurkakoak. Ez zaitezte tokirik gabe geratu!
Zuen abonoa erosteak, partida bakoitzean zuen eserlekua ziurtatzeaz gain, gure klubari ematen diozuen babesaren erakusgarri garrantzitsua da, hazten jarraitzeko eta maila gorenean gozatzeko aukera ematen diguna. Bazkideentzat prezioa 50 eurokoa izango da eta bazkide ez direnentzat 65 eurokoa. Bazkideek gainera lehentasuna izango dute klubeko ekintzetan eta deskontuak arropan, merchandising, sarrera bereziak eta holakoetan.
Abonoak eskuratzeko bazkideek lehentasuna izango duzue abonuaren salmentan uztailaren 20ra arte. Data horretatik aurrera, abonuen salmenta irekiko dugu pertsona guztientzat, abono guztiak saldu arte. Abonu bat edo bi eskatzeko, klubaren ohiko kanaletatik egin dezakezu: WhatsAppa edo posta elektronikoz: pulpo@pulpo.eus.
Eskerrik asko Pulpo Eskubaloi Taldearen bihotza izateagatik! Lubakin itxarongo zaituztegu!
Agur bero bat,
Pulpo E.K. Zuzendaritza