Elgoibarko Gojko Vucinic txapelketa irabazi du bigarren urtez jarraian Pulpok

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Pulpo eta Anaitasunako jokalariak, nesken finalean. (Roberto Sanchez / Sanlo EKT)

Ostiraletik igandera bitartean jokatu dute kadete mailako eskubaloi txapelketa Elgoibarren. Pulpo Eskubaloia nagusi izan da, mutiletan zein neskatan. 

Gojko Vucinic–Elgoibar Hiribildua eskubaloi txapelketa jokatu dute pasa den asteburuan Debabarrenako herrian. Kadete mailako txapelketa hartan Bizkai, Nafarroa eta Gipuzkoako hamar klubek hartu dute parte, ostiraletik igandera bitartean jokatutako partidetan, mutiletan zein neskatan. Bietan ere nagusi izan dira Pulpo Eskubaloiako taldeak. 

Neskatan, Iruñeko (Nafarroa) Anaitasuna taldearekin neurtu ziren Pulpoko jokalariak, eta uste baino errazago lortu zuten garaipena, 20-11 emaitzarekin. Mutiletan estuago joan zen partida, eta 24-22 emaitzarekin irabazi zion Pulpok Urdaneta talde bizkaitarrari. 

Mutiletan, Alex Cano jokalari zumaiarrak jaso zuen txapelketako jokalari aipagarrienaren saria. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide