2023. urteko batzarrean aurreratu zen eran, aurtengo abenduko ohiko batzarrean klubaren hauteskundeak izango ditugu. Bazkide orok eskubide osoa izango du bere hautes-zerrenda aurkezteko, abenduko hauteskundeetan bozkatua izan dadin. Horretarako, azaroak 15a arte izango da epea zerrendak osatu eta aurkezteko. Ondoren, klubak aurkeztuko diren zerrenden inguruko informazioa helaraziko die bazkideei, eta hauteskunde epea irekiko du.
Gaur egungo zuzendaritza osatzen duten kide batzuek hamar urte egingo dituzte karguan, eta besteak zazpi-zortzi urte. Beraz, aldaketa prozesu batera irekita daude. Ordenatua eta ondo egindakoa izan dadila, hori bai.
Hautatzen den zerrenda berriarekin egin nahi du lan oraingo zuzendaritzak denboraldi amaierara arte, aurtengoa ondo amaitzen eta datorrena planifikatzeko lanetan eskuz esku lan egiteko aukerarekin.
Aupa Pulpo!