Labarra Nikol Pulpo eta Amenabar Zarautz taldeen arteko partidarako Lubaki beteta izango da

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Pulporen partidako irudia.

Bazkideek izango dute preferentzia azken sarrerak eskuratzeko, osteguna gauera arte.

Sold out edo dena salduta dagoenaren kartela jarriko da larunbateko Labarra Nikol Pulpo eta Amenabar Zarautz taldeen arteko partidarako. Sarrera eskaera handia izaten ari da bi herrietan, aurreikusten zen bezala. Klubetik adierazi dute, bazkideei eman nahi zaiela lehentasuna eta beraz klubak ostegun gauera arte eman die epea sarrera eskatzeko: "Bazkide bezala zuri eman nahi dizugu preferentzia beraz sarrerarik eskatu nahiko bazenu osteguna gaueko 22:00ak arte epea izango duzu. Sarrerak bukatu arte eskatutako ordenean emango dira beraz izan daiteke osteguna aurretik ere bukatzea."

Partida bezain giro ikusgarria aurreikusten da. Aupa Pulpo!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide