Usurbil-Labarra Niko Pulpo partida izango dugu datorren larunbatean, azaroaren 8an, 17:30ean Usurbilgo Oiardo kiroldegian. Usurbil klubak 40 sarrera bidali dizkio Pulpo klubari, bakoitza 7 euroan (hango ohiko prezioa omen da).
Pulpok, ohikoa duen eran, bere bazkideei eskainiko dizkie. Interesarik izango bazenu eta bazkide bazara, sarrera bat eskatu dezakezu gaurtik osteguneko 21:00ak arte. Eskaera gordetako 40 sarrera baino handiagoa izango balitz, klubak zozketa egingo luke bazkide eskatzaileen artean.
Aupa Pulpo!