Zerua ukitu nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2026ko urtarrilaren 2a

Pulpoko zazpi jokalari eta entrenatzaile bat izango dira Euskadirekin CESA Espainiako Txapelketan.

Urte berriarekin batera, Espainiako CESA Eskubaloi Txapelketa jokatuko da, autonomia erkidegoetako selekzioen artean. Ehundaka jokalari bilduko dira bihartik aurrera Blanesen eta inguruko herrietan (Herrialde Katalanak), infantil, kadete eta jubenil mailako txapelketak jokatzeko. Eta haien guztien artean, Pulpoko zazpi jokalari eta entrenatzaile bat ariko dira Euskadirekin.

Hauek dira CESAn parte hartuko duten Pulpoko jokalariak eta entrenatzailea:

  • Infantil mutilak: Unai Cano Azpeitia, Denis Arrizabalaga Albizu eta Beñat Sorazu Tena.
  • Infantil neskak: Paula Alberdi Larreategi.
  • Kadete mutilak: Igor Enbil Dominguez.
  • Kadete neskak: Iraia de Anta Urbieta eta Sara Djellaoui Cherfaoui.
  • Jubenil mutilak: Eneko Tena Alfonso (entrenatzaile laguntzaile gisa).

Urtarrilaren 3an hasiko da txapelketa, eta bost egun geroago bukatuko da. Partidak herri hauetan jokatuko dira: Blanes, Malgrat del Mar, Lloret del Mar eta Calella. Partidak zuzenean Internet bidez ikusteko aukera ere izango da, lotura honetan: https://www.youtube.com/@RFEBM/streams

Denei zorterik onena opa diegu, eta izan dezatela bizipen zoragarri bat. Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide