Itxaropenaren aldeko keinua

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2026ko otsailaren 6a

Pulpo eskubaloiak Minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkartearekin bat egingo du, eta senior taldeko jokalariek berde koloreko besokoak eramango dituzte beraien partidatan.

Ez da klub bakarra izango, ezta keinu isolatua ere. Minbiziaren aurkako kanpaina martxan dabil Gipuzkoan, eta Pulpo eskubaloiak harekin bat egitea erabaki du. Asteburu honetan, klubeko senior taldeko kideek besoko orlegiak jantziko dituzte itxaropenaren aldeko mezuaren aldarriarekin bat eginez.

Horretaz gain ere, larunbatean, bisibilazio panelak, zapiak eta bestelakoak ere izango dira, eta kanpainaren berri izateko aukera ere izango dute zaleek.

Pulpok, beste behin, eskubaloia baino gehiago dela adierazi nahi du, gure herrian hainbeste sufrimendu eragiten duen minbiziaren aurka, elkartasun eta itxaropen kanpainarekin bat eginez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide