Igoera lortu dute Inmo Azkue Pulpoko senior neskek, seniorretara bueltatu eta lehen denboraldian. Eta ez nolanahi gainera: jardunaldi bat soberan geratu zaie, eta urte osoan partida bakar bat baino ez dute galdu. Datorren denboraldian Gipuzkoako lehen mailan jokatzea irabazi dute merituz.
Denboraldia ez dute nolanahikoa egin Inmo Azkue taldekoek: hamalau partidatan hamahiru garaipen lortuta, 450 gol sartu dituzte eta 295 gol baino ez diuzte jaso. Golegile nagusiena eta gol gutxien jaso dituen taldea izan da.
Datorren astean azken partida dute etxean, Lubakin, larunbatean 16:00etan eta data hori pasata izango dira ospakizunak eta aitortzak.
Oraingoz joan dadila hemendik gurea: Zorionak neskak eta aupa Pulpo!