Eskubaloiko asteburu betea biziko da Zumaian, ostiralean hasi eta igandera arte. Euskadiko hiru klubek, Barakaldoko Zuazok, Donostiako Saiekok eta Pulpok, datorren urtean Euskal Ligan aritzeko bi leku jokatuko dituzte klub eran, hau da, kadeteak eta jubenilak biak bat.
Aurten, Euskal Ligako kluben kopurua hamarretik zortzira jaitsi da, eta, ondorioz, azken urteetan baino zailagoa da mailari eustea. Hamar talde izatetik zortzi talde izatera pasatze horretan, lau klubentzako bi plaza zeuden lehian, baina Eharialdea talde arabarrak uko egin dio parte hartzeari nahikoa maila izango ez duelakoan. Beraz, Barakaldoko Zuazok, Donostiko Saiekok eta Pulpok lehiatuko dituzte bi plazak.
Play-off hori sei partidatan ebatziko da. Aipatutako hiru klub horien kadete eta jubenil mailako taldeak, elkarren aurka arituko dira eta puntu gehien batzen dituzten bi klubak izango dira datorren urtean Euskal Ligan arituko direnak. Ostiralean, 18:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren, eta zozketak hala erabakita, Pulpoko eta Saiekoko taldeak elkar arituko dira. Larunbatean, Pulpok eta Zuazok elkar ikusiko dute, 17:45ean eta 19:15ean. Igandean, azkenik, 10:00etan eta 11:30ean Zuazo eta Saieko izango dira arerio.
Gu guztion babesa beharko dute Talaia jatetxea Pulpo kadete neskek, eta Creados Pulpo jubenil neskek. Datorren urtean ere, Euskal Ligakoak izan nahi dugulako. Aupa Pulpo!