Zuzendaritza berria baieztatzeko ezohiko asanblada deitu du Pulpok

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2026ko maiatzaren 19a

Maiatzaren 29an egingo dute batzarra, ostiralean hasita, 18:30ean Zumaiena ikastolan.

Pulpo Eskubaloi Klubak abenduan egindako ohiko asanbladan, klubeko zuzendaritza berrirako hautagaitzarik ez zela agertu adierazi ondoren, indarrean dagoen zuzendaritza taldeak, junta berri bat osatzeko mandatua jaso zuen asanbladaren eskutik. Prozesu hori amaitutzat eman da eta, beraz, bazkideen aurrean proposatzen den junta berriaren aurkezpena eta aprobazioa bozkatuko dute maiatzaren 29an, ezohiko asanblada formatuan. Bilkura 18:30ean egingo dute, Zumaiena ikastolan.

Hauek dira junta berria osatuko duten kideak: Iban Narbaiza, Santi Aizpurua, Ainhoa Azurmendi, Xabier Letamendia, Pablo Gutierrez, Margari Murillo, Maialen Cortes, Juan Manuel Chinchilla, Oihane Enbil, Kristina Eizagirre eta Ianire Flores. Hala berresten bada, datorren denboralditik aurrera hura litzateke junta berria.

Bide batez, zuzendaritzan ibilbidea luze eta oparoa uzendaritzan amaitutzat emango lukete Juanjo Unanue, Ruth Ibarbia, Mariarro Alberdi, Iraitz Mugica eta Jone Tenak. Kluba eta bazkideen partez, esker ona azaltzea baino ez zaigu geratzen. Beraien ekarpenak asko eman dio klubari azken urteetan, eta musutruk egindako lana eredu izan da klubaren hazkundean. Bihotz bihotzez, eskerrik asko!

Klubeko bazkideak ezingo balute bertaratu, bere bozka delegatzeko aukera izango dute klubeko emaileren bitartez (pulpo@pulpo.eus), bere izen-abizenak eta NANa aipatuz, eta bozka delegatzen duten bazkidearenak ere. Edo, zuzendaritzari delegatzeko aukera izango dute.

Aupa Pulpo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide