Pulpok lau ordezkari izango ditu hondartzako eskubaloiko erkidegoen arteko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2026ko ekainaren 29a

Calellan jokatuko da gaurtik hasita Erkidegoen Arteko Espainiako Txapelketa, eta Zumaiako eskubaloi klubeko lau jokalari arituko dira Euskadiko selekzioarekin.

Pulpok lau ordezkari izango ditu gaur hasten den Hondartza eskubaloiko Espainiako txapelketan, Euskal Selekzioarekin. Maren Sesma Sobrado jubenil neska, Iker Corcuera Mayoral kadete mutila, Denis Arrizabalaga Albizu infantil mutila eta Joanes Arrizabalaga Albizu bigarren hautatzaile bezala izango dira Calellan (Herrialde Katalanak).

Partidak streaming bidez ikusi ahal izango dira RFEBMren orrian zuzenean.

Zorte on laurei eta aupa Pulpo! 💪🐙

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide