Maila handiko triangularra izango da Zumaian larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Pulpo eskubaloi taldea, artxiboko irudian.

Zumaiarrek Balonmano Soria eta Erromo Eskubaloia taldeak izango dituzte aurrean, biak ere zilarrezko mailara igotzeko plantilak osatu dituztelarik. Gainera, abonatuek euren denboraldiko abonoa jaso dezakete bertan.

Aurredenboraldiak martxan jarraitzen duen hortan, maila handiko erronka izango du larunbat honetan gizonezkoen lehen taldeak. Balonmano Soria eta Erromo Eskubaloia taldeak izango ditu aurrean, biak ere zilarrezko mailara igotzeko plantilak osatu dituztelarik. Hiru partidak 30 minutukoak izango dira, eta hirurak euren artean lehiatuko dira.

18:00etan hasiko da jardunaldia, Labarra Nikol Pulpo eta BM Soria taldeen arteko partidarekin; 18:45ean, berriz, Labarra Nikol Pulpo eta Erromo Eskubaloia arituko dira aurrez aurre; eta bukatzeko, 19:30ean, BM Soria eta Erromo Eskubaloia taldeek jokatuko dute. Taberna eta denda zerbitzuak 17:30ean irekiko dituzte, eta sarrerei dagokienez, dohakoa izango da bertaratzea.

Izan ere bisita hau berezia izango da BM Soria taldean Pulpoko bi ezagun ditugulako, Unax Santamaria Santa eta Unai Osa. Bientzat ziur berezia izango dela bisita eta guretzat ere haiek jasotzea.

Abonoa eskatu dutenak, bertan jaso ahal izango dute, 17:30etik aurrera. Norbaitek eskatuko balu, oraindik gutxi batzuk libre geratzen dira.

Animatu bertaratzera eta aupa Pulpo!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide