Datorren larunbatean jokatuko den SUKIA PULPO eta USURBIL ESKUBALOIA taldeen arteko partidak ikusmin handia piztu du. Hori dela eta, eta kantxako edukiera muga dela bide, sarrerak agortzea aurreikusten da. Txarteldun abonatu guztiek bere tokia bermatuta izango dute, eta bazkideek ere sarrera bana eskatu ahal izango dute ostirala arte, Pulpoko emailera idatzita ( pulpo@pulpo.eus ).
Larunbatean bertan libre geratzen diren sarrerak salgai jarriko dira publiko orokorrarentzat, klubeko takilan partida hasi baino ordubete lehenago.
Klubetik bazkide guztiak animatu nahi ditugu bertaratzera, larunbatean kantxa gure koloreez jantzi eta taldeari bultzada sendoa emateko.
Mila esker zuen babesagatik eta gora PULPO!