Eguraldi ederra lagun, jendez gainezka zeuden Txingudi Ikastolako inguruak.
Urduritasuna nabarmena zen gaztetxoen artean, irteeran ukondokada bat baino gehiago ere ikusi zen, baina hala eta guztiz ere giro ona izan zen nagusi eta Saltakakoak ondo baino hobeto moldatu ziren; domina eta guzti bueltatu ziren Zumaiara!
Hurrengo erronka igande honetan daukate, azaroaren 22an, Hernaniko Memorial Adarra krosean.
Animo, neska-mutilak!