Korrika egiten lehenak alebin mailako neskak izan ziren eta 1900 m korritzea egokitu zitzaien. Saltakako Naia Cartierrek parte hartu zuen kategoria honetan eta lasterketa bikaina osotu zuen 2. sailkatuz.
Ondoren alebin mutilen eta neska eta mutil infantilen lasterketak jokatu ziren. Guztira 215 gaztetxo inguruk parte hartu zuten. Euripean korrika egin behar izan zuten, eta ibilbidea ere lokaztuta zegoen, baina giro onean aritu ziren.