Alebin mailako neskek hasi zuten ekitaldia. Maila horretan Saltaka taldeko Naia Cartier eta Laia Zendoia izan genituen. Ondoren alebin mutilek, infatilek, benjaminek eta aurrebenjaminek jarraitu zuten. Nabarmentzekoa da, infantil mailako parte-hartzaile kopurua beste batzuetan baino txikiagoa izan zela, goiz berean Berrizen (Bizkaia) Euskadiko Txapelketa jokatu zelako.
Lerro hauekin gerturatutako korrikalari guztiak txalotu nahi ditugu erakutsi zuten gogo eta jarrerarengatik. Eguraldi txarrari aurre eginez zuten onena eman zuten , eta Saltakaren kasuan, baita garaipena lortu ere. Zorionak!