Saltakako korrikalariak Donostiako Erregetako krosean

Joan den Igandean, Donostian, 87.Erregetako Krosa, Uliako Gimnastikaren Nazioarteko Krosa, korritu zen. Han izan genituen urteari hasiera emanez Saltaka taldeko hiru korrikalari. Infantil nesketan Naia Cartier eta alebin nesketan, berriz, Laia Zendoia eta Daniela Larrañaga.

Goiz osoan zehar izugarrizko hotza egin zuen. Zero azpitik bi gradu zeuden Donostiarako bidea hartu genuenean eta ez ziren askoz gehiago egongo Zurriola hondartza ingurura iritsi ginenean. Jende gutxi zegoen oraindik 09:45ean alebinek Erregetako Krosei hasiera eman zietenean. Goiza aurrera joan ahala, bai termometroak bai jende kopuruak gorantz egin zuten eta girotzen joan zen jaia.

Lasterketa guztietan neska-mutilak batera aritu ziren eta orain arteko lasterketarik luzeenak izan ziren: Infantilek 2.210 metroko distantzia egin zuten eta alebinek 1.560 metrokoa.

Saltaka Taldeko hiru korrikalariak oso ondo ibili ziren, baina aipagarria da Daniela Larrañagak alebin mailako nesken bigarren postua lortu zuela.

Zorionak neskak eta jarraitu horrela

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide