Parte-hartze handirik ez zuen izan denboraldiko azken lasterketa honek: maila bakoitzeko dozena bat korrikalari izan ziren irteera puntuan. Saltakatik hiru partaide hurreratu ziren igandean Zumarragara: Nahia Castro eta Naia Cartier infantil mailan, eta Daniela Larrañaga alebinetan. Hirurek jaso zituzten sariak kros honetan.
Hala, Daniela Larrañaga bosgarren izan zen alebinetan. Infantiletan, berriz, Naia Cartier bigarren izan zen eta Nahia Castro bosgarren.
Kroseko denboraldia amaitzeko, datorren astean eskolarteko Euskadiko Kros Txapelketa jokatuko da eta han ere zumaiarren partaidetza izango da, Naia Cartierrek Gipuzkoako selekzioarekin korrituko baitu.
Kroseko denboraldia atzean utzi eta pistakoari eutsiko diote orain korrikalari gazteek. Saltakako atletek ere parte hartzeko asmoa dute lasterketa hauetan.