Zumaiako korrikalariek maila ederra erakutsi dute Zestoako herri krosean

Pistako denboraldia hasi aurretik, azken kros bat korritu dute korrikalari gazteek, igandean jokatu zen Zestoako 39. herri krosa hain zuzen ere. Bertan izan ziren Zumaiako zenbait korrikalari, lan ederra eginaz, gainera.

Haurrentzako probak goizeko 10:15ean izan zuten hasiera eta zumaiarren parte-hartze polita izan zen. Talde polita osatu zuten maila desberdinetan korritu zuten herriko korrikalariek. Emaitzek ere erantzun zuten. 

Benjamin mutiletan (600 metroko lasterketan), Telmo Azkue hirugarren izan zen eta Unax Zendoia zortzigarren. Alebinek 1.350 metroko lasterketa egin zuten. Besketan, Daniela Larrañaga bosgarren izan zen eta Laia Zendoia seigarren; mutiletan, berriz, Mikel Unanue bigarren izan zen eta Walid Meftah bederatzigarren. Infantil nesketan Naia Cartierrek irabazi zuen 1.800 metroko lasterketa.

Kadete eta junior mailako korrikalariek helduekin batera egin zuten 2.770 metroko lasterketa. Sara Mancisidorrek irabazi zuen bere mailan eta Anas Meftah seigarren izan zen. Jose Manuel Alfonsok, berriz, zortzigarren egin zuen. 

Hemen dituzue Zestoako kroseko sailkapenak.

Euskadiko txapelketa

Bestalde, martxoaren 12an Euskadiko eskolarteko kros txapelketa jokatu zen Araian. Saltaka taldeko Naia Cartierrek Gipuzkoako selekzioarekin hartu zuen parte eta bederatzigarren postuan heldu zen helmugara. Gipuzkoari taldekako garaipena lortzen lagundu zion.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide