Saltaka taldeko korrikalariek Zarautzen hasi dute denboraldia

Udako atsedenaldiaren ondoren, korrikalari gazteek asteburu honetan hasi dute atletismoko denboraldi berria. Lehen hitzordua igande honetan izan dute, Zarautzen jokatutako 48. Isidoro Unzueta sarian. Bertan izan dira Zumaiako Saltaka taldeko korrikalari gazteak.

Eguraldia ez zuten aproposena izan. Euria izan zuten nagusi goizean zehar, baina horrek ez zituen atleta gazteak kikildu.

Alebinek 1.220 metroko lasterketa  izan zuten. Saltakako korrikalariei dagokienez, neskatan, Saniela Larrañaga zazpigarren izan zen eta Saray Jimenez 11. Mutiletan, Kepa Urbieta 20. izan zen eta Denis Agirrezabalaga 50. Infantilek, aldiz, 1.440 metroko lasterketa korritu zuten eta, neskatan, Naia Cartier bigarren izan zen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide