Ordiziko lokatzetan sufritu dute Saltakakoek

Txindoki Krosa korritu zen atzo Ordizian, Oiangu parkean. Aurtengoan Eskolarteko Gipuzkoako txapelketa ere jokatu da bertan. Kros gogorra izan da aurtean, azken egunotan botatako euriaren ondorioz ibilibidea lokatzez beteta zegoelako. Goiza aurrera joan ahala, gainera, zirkuitua are eta gogorragoa jarri zen.

Baldintza horietan, sufritu egin dute korrikalari gazteek. Asko izan ziren lokatzetan oinetakoak galdu edo eskutan dituztela lasterketa amaitu dutenak. Anbulantziek ere inoiz baino lan gehiago egin behar izan zuten atzo.

Parte-hartze handiko lasterketa honetan partaide izan ziren Saltakako korrikalariak ere. Oraingo honetan, baina, saririk gabe itzuli diren. Infantil neskatan, Naia Cartier 25. izan da; alebin neskatan Daniela Larrañaga 5. eta Saray Jimenez 33., eta alebin mutiletan Denis Agirrezabalaga 84.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide