Goizean goiz jaiki ziren Saltakako korrikalariak 09:45etarako irteeran prest egoteko.
Alebinak izan ziren korrika egiten lehenak eta bertan izan ziren Kepa Urbieta eta Daniela Larrañaga. Biek lasterketa oso ona egin zuten, Daniela alebin nesketan bigarren sartu zen helmugan, eta Kepa, nahiz eta alebin mailako lehen urtekoa izan, 9. sartzea lortu zuen.
Ondoren, infantil neska-mutilak atera ziren eta Naia Cartierrek nesken 3. postua lortu zuen.
Beraz, hoztuta eta blai baina oso pozik bukatu zuten goiza.