Lasterketak goizeko 10:00etan hasi ziren gaztetxoenekin. Ondoren, alebin eta infantil mailetako neska-mutilentzako probak jokatu ziren eta bukatzeko, 11:30ean, helduen probak hasi ziren, motza (2.770m) eta luzea (8.630m).
Proba guztietan Zumaiarrek parte hartu zuten eta emaitza politak lortu zituzten.
Aurtengo krosa berezia izan da, orain dela 40 urte proba martxan jarri zuten hiru herritarrei omenalditxoa eskaini zietelako. Iñaki Irureta 'Triku', Jexux Goikoetxea 'Fati' eta Jexux Izeta 'Koiote' zena omendu zituzten.