Saltakako korrikalariak Gipuzkoako eskolarteko txapelketan

Atzo, otsailaren 17an, Gipuzkoako Eskolarteko kros txapelketa jokatu zen Legazpiko Urtaztarren parkean. Oraingo honetan Saltako bi atletak parte hartu zuten Saray Jimenezek eta Daniela Larrañagak.

Zirkuitua oso teknikoa eta konplexua izan zen, kurba eta desnibel askorekin. Berriro ere, gure korrikalari gaztetxoek maila bikaina erakutsi zuten. Daniela Larrañagak, bosgarren postuarekin Infantil kategorian, Gipuzkoako selekzioan sartzea lortu zuen. Beraz, Euskadiko txapelketan parte  hartuko du hurrengo igandean Ortuellan (Bizkaia). 

Saray, berriz, alebin mailan merito handiko 26. postuan sartu zen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide