Landarbaso Abesbatzak Iker Gonzalezen 'Iparragirre abila dela...' estreinatuko du

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro abesbatza

Datorren larunbatean, azaroak 23, Errenterian kontzertu berezi bat burutuko da bertako Orereta Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko. Andra Mari Abesbatza, Erreteriako Musika Banda, Ereintza Dantza Taldea eta Kukai Datza Taldeez gain, Landarbaso Abesbatzak ere parte hartuko du. Egun berezia izanik herriarekin lotura zuen zerbait berria nahi zuten Landarbasokoek eta hortik etorri zen Iñaki Tolaretxipik egindako eskaria, Xenpelarrek idatzitako ”Iparragirre abila dela..” abestia korurako moldatzea. Kontzertua Fatimako Parrokian izango da (Kaputxinoak) arratsaldeko 20:30ean.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide