Badira hilabete batzuk Kantabriako San Vicente de la Barquera herrian ospatzen den ”Certamen de la Canción Marinera” lehiaketa esanguratsuan parte hartzeko gonbitea jaso genuela. Estatu maila antolatzen diren lehiaketen artean garrantzitsuenatekoa bat da eta aurtengoa 47. edizioa burutuko da uztailaren 5 eta 6ean. Gutaz gain aurten Guadalajarako ”Grupo Vocal Kromatika”, Durangoko ”Bogoroditsie Abesbatza”, Totanako ”Vox Musicalis”, Madrilgo ”Coro de Cámara a capella” eta Quart de Pobleteko ”Ad Libitum Coro de Cámara de la Escola Coral de Quart de Poblet” taldeek parte hartuko dute.Azken ikutuak emateko asteazken honetan, uztailak 2, arratsaldeko zortzi eta erdietan Komentuan entsaio ireki bat antolatu dugu. San Vicente de la Barquerako lehiaketan eskainiko ditugun obrak abestuko ditugu eta hauek entzutera gonbidatuta zaudete.