Igandean Goiargi Abesbatzaren kontzertua

Datorren igandean, Martxoak 30, Goiargi Abesbatza entzuteko aukera izango dugu, 19:00etan Komentuan izango den kontzertuan. Beraiekin burutu dugun elkartruke baten bigarren atala dugu igandeko kontzertua. Egitarau zabal bat eskainiko digute, musika sakrotik hasi eta Euskal Herriko folklorera iritxi arte. Bidean Kubako zein Filipinetako musika entzungai izango dugularik. Gure blogean aurkituko duzue informazio zabalagoa. Denak zaudete gonbidatuta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide