Zumaiarren ahotsak Abesbatzen Joku Olinpikoetan

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro abesbatza

Egun hauetan ospatzen ari da Letoniako Riga hiriburuan World Choir Games 2014 lehiaketa erraldoia (460 abesbatza inguru hainbat sailetan banatuta). Errenteriako Landarbaso Abesbatzarekin izan dira Eider Amilibia eta Amaia Aldalur zumaiarrak. Bi sail ezberdinetan parte hartu dute eta bietan, lortutako puntuazioari esker, urrezko domina lortu dute. Horrez gain aipatu behar da polifoniako sailean beste zumaiar baten lan bat abestu zutela, Iker Gonzalezen Ave Regina Caelorum, hain zuzen ere.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide