Iaz, urriaren 4ean hain zuzen, Gli Appassionatik eta San Pedro abesbatzek kontzertu bat eskaini zuten Komentuan. Emanaldi hura elkar-truke baten barne antolatua izan zen eta orain herriko abesbatzari dagokio Vigora joan eta bere musika bertan eskaintzea.
Kontzertuaren lehenengo zatia Gli Appassionati taldearen esku egongo da. Esan behar da Galiziako herri ezberdinetako jendea biltzen duela. Talde gaztea da eta partaide gehienek musikako ikasketak burutzen ari dira. Aipatzekoa da aurten, San Vicente de la Barqueran ospatzen den "Certamen de la Canción Marinera" irabazi egin zutela. Bigarren zatian arituko da San Pedro abesbatza eta egitarau zabal eta anitz bat prestatu du. Errenazimendutik gaur egungo musikara doazen abesti ezberdinak eskainiko ditu, euskal musikagileek sortutako lanek emanaldiaren zati zabal bat beteko dutelarik: Joanes de Antxietaren "O bone Jesu", Javier Bustok moldatutako "Tres nanas cántabras", Junkal Guerrerok moldatutako "Xurian Xuri", David Azurzak idatzitako "Andre Madalen" abesti ezagunaren moldaketa eta Josu Elberdinen "Kantauri". Kourko kide den Iker Gonzalezen bi obra ere eskianiko dituzte, alde batetik Balendiñe Albizuren hitzak dituen "Ardantzako pikuak" abesti komikoa eta besteti abuztuaren 2an estreinatu eta Antxon González Gabarainen hitzak dituen "Que el amanecer".
Kontzertuari amaiera bi taldeek batera emango diote. Bi abesti prestatu dituzte horretarako, Rosalia de Castroren hitzak eta M. Zumalaveren doinua duen "Cada noite" (moldaketa: Julio Dominguez) eta Josu Elberdinen "Izar ederrak".
Bidai luzea dute aurretik eta gogotsu daude aste hauetan prestatutako musika eskaintzeko.