Gaur Arritokietan Antonio Truebaren 'Salvea' abestuko dugu

Urtero bezala, 1885 urtetik, gaur ere Antonio Trueba musikagile zumiarraren "Salve Regina" obra entzun ahal izango da Arritokietako ermitan. Jendeak espero duen obra hoietako bat da esku artean duguna. Eta nola ez, obraren erdian entzuten den tenorearen solo.

Iñigo Vilas tenore donostiarra izango da beste behin zati honen arduraduna. Koruaren zatietan erregua eta seriotasuna agertzen diren bezala soloaren zatian musikak operaren kutsu nabarmena hartzen du. Ez da ordea Salvea entzungo den musika bakarra. Herriko musikarekin lotura duten edo izan duten musikagileen lanak aukeratzen ditugu gaurko egunerako, Luis Urteagaren "Assumpta est Maria" eta "Tota Pulchra es Maria" adibide ditugularik. Baita ere herriarekin batera egiten diren abestien moldaketak aukeratzerako orduan: Juan Urteagaren "Zein gozo ta eder" sarrerako abestiarekin edota Iker Gonzalezen "Santu" edota "Jaungoikoaren Bildotsa" abestiaren moldaketarekin. Arratsaldeko 18:45 etan emango zaio hasiera elizkizunari errosarioarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide