Zumarte abesbatzak Uxua Sorazuren eta Iker Gonzalezen "Neguaren baitan" abestia Kursaal aretoan eskainiko du

Gaur, abenduak 4, Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako abesbatzak Amaia Aldalurren zuzendaritzapean "Neguaren baitan" gabon abestia eskainiko du "Gure erara" izeneko ekitaldian. 

Kontzertuan abesbatza ezberdinak parte hartuko dute eta baita Gautena elkarteko antzerki taldea. Abestiari dagokiones, iaz Errenterian ospatzen den Gabon Abestien Sariketa Probintzialean estreinatu zuen Usurbilgo taldeak. Bai hitzak eta bai musika gure koruko partaide diren Uxua Sorazurenak eta Iker Gonzalezenak dira, hain zuzen. Ikuskizuna Kursaaleko ganbara aretoan burutuko da 12:30etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide