Gaurko kontzertuan entzungai izango dugun egitarauan estilo ezberdinak uztartuko dira. Lehenengo atalean nazioarteko egileen musika sakroa entzungo dugu eta bigarrengoan berriz euskal egileen obrak, polifonia edota folklore estiloetakoak. Hor izango ditugu Josu Elberdinen, Idoia Azurmendiren, Xabier Sarasolaren, Eva Ugalderen eta Aqua Laudako zuzendari den Javier Bustoren obrak. Hauez gain Uxua Sorazuren hitzak eta Iker Gonzalezen musika duen "Maita, udazkeneko fruitu berria" obra estreinatuko da. Obra hau Javier Bustok Iker Gonzalezi egindako eskari bat izan zen eta talde honentzat espresuki idatzia izan da.
Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide