Balediñe Albizuren hitzak eta Iker Gonzalezen musika Gernikako bonbardaketa oroituz

Datorren igandean, apirilak 23, Errenteriako Fatimako elizan (Kaputxinoak) Landarbaso abesbatzak eta Verdini dantza taldeak Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratuko dute. Balendiñe Albizuk idatzitako gerra aurreko deskribapenak eta gerra garaiko olerkiak entzungo dira bertan Iker Gonzalezen musikarekin. Hauez gain Iker Gonzalez "Ario ene maitea" eta "Loa loa" abesti herrikoien moldaketak prestatu ditu kontzertu honetarako. Guzti hau berriro entzungai izango duzue abenduaren 3an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide