Iaz Landarbaso abesbatzak Japoniara egindako birararako idatzia izan zen abesti hau eta bertan Estepan Urkiaga "Lauaxeta" eta Balendiñe Albizuren hitzak uztartzen dira. Olerkari zumaiarrarenak gainera pisu berezia dute aurten Musikasten emakumeen lana azpimarratu nahi izan baita. Gaur ere Landarbasok eskainiko du, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean.
Ekitaldia 20:00etan hasiko da Errenteriako Fatimako Parrokian (Kaputxinoak).