Iaz Gabriel Faure-ren Requiem famatua eskaini ondoren, aurten ere gure ahotsak Errenteriako Andra Mari ospetsuaren kideen ahotsekin batuko ditugu egitarau berezi bat eskaintzeko asmoz. Bi obra ezberdin izango dituzue entzungai, alde batetik Camille Saent-Saens musikagile frantziarraren "Oratorio de Nöel" obra eta bestetik hainbat oroitzapen eder ekartzen dizkigun Tomás Aragüesen "Suite de Navidad".
Bietan estilo erromantikoa nagusi izan arren hainbat berezitasun aurkituko ditugu bi obren artean. Aragüesen lanean pisua koruan dagoen bezala, oratorioan bakarlariek daramate obraren norabidea. Lan hauetan arituko dira María Martín sopranoa, Lucía Gómez mezzosopranoa, David de Oliveira tenorra eta Jesús García baritonoa. Alde instrumentalean berriz Koruko Andre Maria Musika Kaperako bakarlariak izango ditugu eta guzti hauen zuzendari bezala Andoni Sierra.
Ez galdu bi lan eder entzuteko aukera...