Aurtengo egoera berezia dela eta aurten irailaren 7ko ospakizuna parrokian burutuko da. Horregatik eta bete beharreko neurri guztiak bermatzeko entsaioa ere parrokia bertan egingo dugu. Asteazkenean izango da 21:00etatik aurrera. Honen bitartez deialdia zabaldu nahi diegu, aurreko urteetan bezala, Antonio Truebaren "Salve Regina" obra abestu nahi duten abeslari ohiei.