Oporrak amaitu ondoren datorren astean ekingo diogu San Pedro abesbatzako kideok kurtso berriari. Ohitura den moduan, Antonio Truebak 1884. urtean idatzitako Salve Regina izango da eskainiko dugun lehen obretako bat. Hau abesteko, azken urteetan ohitura bihurtu den modura, deialdia zabaldu nahi diegu koruko partaide izandakoei beraien ahotsak gurekin uztartzeko. Entseguaren datuak:
DATA: 2021/09/06 ASTELEHENA
ORDUA: 20:30
LEKUA: SAN PEDRO PARROKIA (KORUA)
OSASUN EGOERA MEDIO EUSKAL HERRIKO ABESBATZEN ELKARTEKO PROTOKOLOA JARRAITU BEHARKO DA (DISTANTZIAK ETA MUSUKOAK ABESTEKO)
Esan baita ere, elizkizunean beste egile ezberdinen (J. Busto, E. Rentz, F. Schubert, J.M. Beobide) lanak eskainiko ditugula.