Azken egunetan Prevezako hirian abesbatzen musikaren inguruan antolatutako jaialdi bat ospatu da. Abesbatzen lehiaketaz gain, zuzendaritzako masterrak eta konposizio lehiaketa bat burutu dira. Epaimahaia, besteak beste, mundu mailan ezagunak diren Ambrož Čopi, Vytautas Miškinis edota Javier Busto konpositoreez edota Stockholm-ko Saint Jacobs Ganbara Abesbatzako zuzendariaz osatuta egon da.
Iker Gonzalezek Uxua Sorazuren testu baten gainean idatzi zuen Maitia izenburuko abestia Javier Bustok zuzentzen duen Aquam Lauda korurako, obra honen estreinaldia Komentuan burutu zelarik. 2019. urtean berriz, obra hau Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan derrigortutako obra izateko hautatutako obra izan zen, ahots berdinen sailerako. Urte hartan parte hartu zuen Basileako Gizon Abesbatzak.
Garai ezberdinetako musika eskaini behar zuten lehiaketan: errenazimendukoa, erromantikoa, XX. mendea eta gaur egungoa. Guztira bost sari lortu dituzte, besteak beste urrezko domina eta lehen saria gizonezko abesbatzen sailean. Jasotako beste sari bat gaur egungo musikaren interpretazio onenaren saria izan zen eta sari hau Maitia abestiarekin lortu zuten. Aipatu ere modalitate guztietan parte hartu zuten abesbatzen artean beraiek lortu zutela puntuaketa altuena.
Horrelakoetan agerian geratzen da musikaren indarra, Suitzako abesbatza batek euskaraz kantatzen Grezian ospatutako Nazioarteko Lehiaketa batean.