Urtean zehar musika ezberdinak lantzea gustuko dugu. Musikaren Egunaren inguruan Ruper Ordorika, Urtz edota Eñaut Elorrietaren abestiak, abuztuan Xabier Leteren gainean egindako "Hesia Urraturik" eta oraingoan heriotzaren inguruan idatzitako musika sakroa. Beste behin, Stoltz-Frères organoak bilduko ditu gure ahotsak, garai ezberdinetako musikak eskaintzerako orduan.
Ondarea mantendu eta berreskuratzea da gure lanaren helburua bat, bestea musika berria eskaintzea, batez ere gertuko musikagilerena. Askorentzat hainbat musika ezagun egingo zaizkizue, baina sorpresak ere izango dituzue. Organoan Mari Carmen Azpeitia arituko da eta zuzendaria Amaia Aldalur izango da.
20:00etan duzue hitzordua, aurretik hileta balego, kontzertuaren hasieran 20:15etara atzeratuko litzateke.
Gonbidatuta zaudete!